Berango Antzokia elkarteek beraien lana agerian jartzeko "erakusleiho egokia" iruditzen zaio Ansoleagari. "Giro hori jarraitzea" gustatuko litzaioke: "horrelako emanaldiak egiten jarraitu, elkarren arteko harremanak sendotu eta beste hainbat pertsona ilusio handiz buru belarri ari direla ikusi, alegia". Baieztatu duenez, taldeen arteko etorkizuneko elkarlana sustatzeko ere balio du urteurreneko ospakizunak. "Hurrengo urtean berrikuntza batzuk sartzea nahikoa da", Ansoleagaren esanetan. ACADAE Arte Eszenikoen Lagunen Kultur Elkartearen antzezlanarekin bukaera eman zioten ikuskizunari. Txora-txora eginda, ikusleek txalo zaparrada eskaini zieten, agurtzera, Berango Antzokiko eszenatokian berriro batu zirenean.
Bere aldetik, Izaskun Labeaga Kultura zinegotziak "elkarte guztiek egindako lan handia" goraipatu zuen. "Udal langile eta elkarteetako kide guztiei eskertu behar zaie egindako esfortzua. Buru-belarri aritu dira. Guztiok gozatu ahal izan genuen ikuskizun bikaina eskaini ziguten. Gure kulturari bizia eman zioten eta kultura Berangon bizirik dagoela frogatu zuten. Kultura parte-hartzailea sustatzeko harrobirik onena eta zirraragarriena dira", adierazi zuenez.