15 euskal kantuk osatuko dute Simon Otxandategi abesbatzak otsailean grabatuko duen lehenengo diskoa. "Berango" aukeratu dute izenburu bezala eta Areetako Andres Isasi Musika Eskolan egindako emanaldian zuzenean grabatutako bi abesti sartuko dituzte horien artean. Ekitaldi horretan 200 lagun inguruk parte hartu zuten, Berangoko beste hainbat abesbatzen laguntza izan baitzuten: elizakoa, Nagusien Etxekoa, emakumeen elkartekoa eta ikastetxeko neska-mutilena, hurrenez hurren. "Erronka berri bat" suposatzen du diskioak. Iñaki Gonzalez Simon Otxandategi abesbatzaren zuzendariaren arabera, "ez da disko arrunta, tradiziozko kantak dokumentatzeko, taldeak egindako lanaren emaitzarik gorena baizik". Lau hilabetetik hona lan handia egiten ari dira aipatu dantza taldeko abeslariak: astero hirutan batzen dira entseatzeko, Berangoko udaletxeko behealdean. Hala ere, oraindik pare bat lan egun gogor geratzen zaizkie; urtarrilaren 21ean eta 28an grabatuko baitituzte diskorako gainontzeko 13 abestiak, eskualdeko estudio batean. "Eguneko, hamar lan ordu dituzte aurrean, ia bazkaltzeko denborarik gabe", Gonzalezek dioenez. Argazkian, udaletxeko behealdean egiten ari dira entseguak / © Uribetur.