"Txoni" festa egingo dute ostegunean Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 3a, 23:41

Urtarrilaren 5ean ospatzen ohi diren Erregeetako kotiloien alternatiba gisa "Poligonero Jaia" izeneko mozorro festa prestatu du ostegun honetarako Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunak herri eta kultur plataformak. Industrialdeetako diskotekak eta ostatuak usu bisitatzen dituzten "txoniak" gaitzat hartuta, iluntzeko 20:00etatik aurrera bakalaozale poteoa egingo dute Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kaletik aterata. Gaueko 10etan, mokadu afaria egin ostean, mozorro jaia egingo dute herriko gaztetxean, DJ Mimiren sesioa, zozketa, musika, janaria, argazki gunea, ezustekoak eta doako txupitoak izango direla. Sarrera euro bakar batean jarriko dute eta irabazitako diru guztia Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunak plataformak egindako ekimenak finantzatzeko izango da.

Ekimeneko kartela

392325_142212659224312_100003067356215_176567_958114790_n
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun