"Jai hort-EROa" egingo dute bihar Kurkudin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 4a, 12:37

Urtero legez, urtarrilaren 5eko gauerako, "Presoak etxera eta Erregeak kanpora!" lelopeko jaia antolatu dute Leioako Kurkudi herriko tabernan. Hitzordua 22:00etan jarri dute. Azaldu dutenez, aurtengoa "Jai hort-EROa" izango da eta ondokoak hartuko ditu: "Runbatxou kontzertua, Mikro Askea, jatekoa, musikarik horteroena, matxakauak, piruleta txupitoak, Txatxiguai sariak, polboroi eta jula-hop txapelketa… eta beste milaka sorpresa". Gauzak horrela, antolatzaileek "egoerak eskatzen duenaren arabera jantzita" joatea eskatu dute.

Jaia iragartzeko kartela

jai-hort-eroa-kartela
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun