Iker Beristain preso politiko algortarra Frantziako Gradignan espetxeko zigor ziegan sartu dute, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. "Hasiera batean, kondenatuen modulura eraman nahi izan dute. Bertan euskal preso politiko bakarra izango zenez, bakartzearen kontrako protesta gisa, uko egin dio eta mittard-ean sartu dute", errepresioaren kontrako erakundeak salatu duenez. Beristain 2007ko uztailaren 2an atxilotu zuten Paris inguruan Liher Rodriguez lekeitiarrarekin batera, eta ETAko faltsifikazio taldekoak izatea leporatu zieten biei. Azaroaren 17 eta 18an epaitu zuten algortarra, sei urteko kartzela zigorra ezarriz. Argazkian, Iker Beristainen aldeko kontzentrazioa Algortan alaba ikusten uzten ez ziotenean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!