1.500 euro kendu nahi dizkiete
CCOO sindikatua ez dago greba batzordean, baina sindikatuko iturriek azaldu dutenez, soldaten inguruko akordioaren aurka jotzeko asmoa dute haiek ere eta lehenengo neurria PRECOn lan-gatazka aurkeztea izango da. Adierazi dutenez, auzitegietara jo aurreko pausoa da hori.. Bitartean, datorren astean berriro bilduko da greba batzordea lanuzteak eta kontzentrazioak hilabete amaiera arte luzatuko ote dituzten erabakitzeko. "Egoera ezer ere ez" dela aldatu salatu dute sindikatuek. "Oleagak mugimenduak egin izan balitu edo benetako pausoak eman, sindikatuok agian beste era batera jokatuko genukeen, baina langileen asanblada deitzea ere ez dugu planteatu, egoera ez dela batere aldatu uste dugu eta. Aldatu bada, okerrera egiteko izan da. Duela hilabeteko gatazka bera dugu parean eta urtarrilean 1.500 euro kendu nahi dizkigute", gaineratu dute.
Atzoko elkarretaratzean banatutako adierazpena
