Josu Loroño Komunikazioko zinegotziak adierazi duenez, kirol sarien gala “udalerrian sendotuen dagoen ekintza sozialetako bat da, bere ibilbidea laburra den arren. Herrian sustraituta dago, honenbestez, kirolean ez ezik esparru sozialari dagokionez ere. Edozelan ere, zenbait kirolariren ibilbidea aintzat hartu nahi du, baina harago doa, herriko gizarte eta kirol esparruko lagunak bilduz”.
Sariak
Besteak beste, Getxo Arrun klubeko emakumezkoen kadete mailako skull bikoitza, Arenas gazte taldea, Artea Getxo Rugby Taldea eta Getxo Kantxa sarituko dituzte. Aparteko sariei dagokienez, Javier Fontaneda atleta “Getxo Sasoi Sasoian”, Victor Garcia eta Uribe Kosta Kirol Elkartea “Marka Hautsiz” (kirol egokitua), Bizkerre taldeko Roberto Tamayo “Kiroltasuna” (ibilbidea), Kirol Egokituaren Eskola “Getxo Berrituz” (berrikuntza), Iturgitxi taldeko Mikel Pardo “Getxo Zabala” (altruismoa), eta duela gutxi zendutako Marcos Bretos “Beti Gurekin” izendapenak jasoko dituzte. Loroñok azaldu duenez, “arraunlari eta pertsona bikaina zen. Marcosen heriotzarekin Getxoko arraunketak erreferentzia galdu du, baina gizon handia ere, beti edozertarako prest zegoelako, bere Portu Zaharreko atea bertatik igarotzen ginen guztioi zabaltzeko prest”. Azkenik, Jose Ramon Aretxabaleta "Aretxa I" harrijasotzaileak “Aitzindariak” izeneko saria jasoko du.
Ilargi Garcia taekwondolaria, Jonas Ramalho Athletic-en jokalaria, Jonathan Castroviejo txirrindularia eta Cristina Gutierrez arrantza txapelduna dira Getxoko 2011ko kirolari onenaren sarirako hautagaiak. Alvaro Gonzalezek eta Josu Loroñok, hurrenez hurren, Kirol eta Komunikazio zinegotziek, gaur eman dituzte ezagutzera izenak. Saria asteartean, hilak 10, emango dute, Algortako Fadura udal kiroldegian izango den “Getxo Sasoi Sasoian” izeneko galaren bosgarren edizioan. Udalerriko zortzi kirol kazetarik osatutako taldeak osatutako epaimahaiak hautatuko du iazko kirolaririk onena. Aipatu ekitaldian, guztira, 16 garaikur emango ditu Getxoko Udalak, banakako sariekin batera, udalerriko zenbait taldek lortutako garaipenak eta kirolaren alde eta kirolarentzat lan egiten duten pertsonak eta elkarteak ere aintzat hartuko dituztelako. Argazkian, Javi Polo arraunlaria izendatu zuten 2010eko kirolaririk onena / ©