Larunbat honetan, urtarrilak 7, 2011ko Pop Rock Lehiaketako irabazleen abestiekin argitaratutako CDaren aurkezpena egingo dute Kultur Leioan, gaueko 9etan. Ekitaldian kontzertua eskainiko du
Last Fair Deal talde irabazleak. Musika saioa ikusteko beharrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena jasotzea Aterpe Leioa Gaztegunean (944 055 850 / gazte@leioa.net), udal iturriek zehaztu dutenez. Esan bezala, Last Fair Deal taldea suertatu zen irabazle iazko Leioako Pop-Rock Lehiaketan. Leioaztarrek pop-rock sariarekin eta lehiaketaren sari orokorrarekin egin ziren. Metal saria, berriz, Leioa eta Bilboko
Quaoar taldeak irabazi zuen, eta horrekin batera Ikuslegoaren saria ere eskuratu zuen bandak. Leioako Udala saria
Averno taldekoek irabazi zuten, udalerriko talderik onena izateagatik. Eta azkenik, Euskara Zerbitzuak ematen duen saria Galdakaoko Ero taldeak jaso zuen “Malko izoztuak” abestiagatik. Argazkian, Leioa eta Bilboko Quaoar taldeak eskuratu zuen ikuslegoaren saria / © Quaoar.