Euskarazko beste aldizkari bat desagertzen da Euskonews Gaztearekin. Gure hizkuntzaren osasuna ez da hain ona, orain geuri dagokigunaren moduko erabaki traumatikoen aurrean isilik egoteko. Pena da, beraz, euskarak normaltasunerako bideak egiten diharduen bitartean, Euskonews Gaztearen gisako euskarriak itxi behar izatea. Euskara, euskaldunok eta gazteria dira galtzaileak.
Eskerrik asko, bost urte hauetan eskaini diguzun arretarengatik. Zu hor egon zarelako aritu izan gara ilusio eta kemenaz. Helburu batzuk genituen lehen zenbakia atera genuenean eta bete ditugulakoan gaude.
Hala, jakinarazten dizugu, bihar, 2012ko urtarrilaren 6an ipiniko dugula sarean gure azken alea. Ziklo bat itxi nahi izan dugu modu honetan, hilaren 12an betetzen baita astekaria ostiralero zuengana iristearen bosgarren urteurrena.
Gure eskerronarekin batera, har ezazu beti arte bero bat,
Zuriñe Velez de Mendizabal, Euskonews Gaztea astekariaren koordinatzailea