Emakume baserritarrei buruzko zine-foruma izango da bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 9a, 16:54

EHNE-Bizkaia nekazarien elkartearen ekimenez, bihar, asteartearekin, "Mujeres baserritarras. La sabiduria de la tierra" dokumentala emango dute Larrabasterrako Plaza Beltza herri kultur gunean. Ekimena iluntzeko 7etan abiatuko da, eta ordu erdiko filmaren ostean, solasaldirako aukera izango da. Dokumentalean, landa-inguruetan bizi diren emakumeen egoera ezagutu daiteke. Izan ere, emakume nekazariak zelan joan diren beren kabuz lurren jabe bihurtzen azaltzen du filmak, baita baserri-zonaldetan dituzten zerbitzuak ere. Era berean, nekazaritza ekologikoak dituen baloreak, elikatze burujabetasunerako jartzen dituen oinarriak eta zer nolako bizimodua den erakusten du. Argazkian, EHNE-Bizkaia eta Nekasareako kidea den Sonia Ingunza Arratiako baserritarrak bi kontsumo talde koordinatzen ditu Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun