"Euskara atseginez" egitasmoaren bloga aurkeztuko dute gaur iluntzean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 10a, 10:04

Gaur, asteartea, "Euskara atseginez" egitasmoaren blogaren aurkezpena izango da Sopelan. Hitzordua, udaletxeko hallean jarri dute iluntzeko 8etan. Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren, Udalaren eta Aitxu! tokiko euskara taldearen elkarlanari esker abiatu zuten ekimena 2010eko martxoan, Sopelako merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatu eta normalizatzeko asmoz. "Euskaraz atseginez" egitasmoak hamaika gizarte-eragileren babespean hazi da hilabeteotan: ikastetxeak, euskaltegiak, Berbalagun egitasmoa, Sopelako Merkatari Elkartea, hainbat merkatari eta ostalari, eta herriko eta inguruko auzokide asko. Orain arte hainbat pausu eman dituzte: euskarazko zerbitzua eskaintzeko moduan dauden saltokiak zeintzuk diren jakinaraztea edo merkatari eta ostalariei euren lana apurka-apurka euskaraz egin ahal izateko beharrezko laguntza ematea. Horretarako, doako euskara ikastaroak eta itzulpen zerbitzua eskaini zaie, besteak beste. Proiektuan parte hartu nahi dutenek euskera5[abildua]uribekosta.org helbidera idatz dezakete. Argazkian, 2010eko martxoaren 13an "Euskaraz atseginez" egitasmoa aurkeztu zuten Sopelako udaletxeko sarreran / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun