Madrilgo ARCO erakusketara antolatu du bidaia Getxoko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 10a, 12:15

Ohi bezala, Getxoko Kultur Etxeak arte garaikideko Madrilgo ARCO azokara antolatu du bidaia. Joateko, Algortako Ecuador Viajes agentzian (Juan Bautista Zabala kalea, tel.: 944 912 081) eman dezakete izena interesatuek. Bidaia otsailaren 17an, 18an eta 19an izango da, autobusez. Prezioa 162 eurokoa izango da, Madrilgo Silken Puerta del Sol hoteleko (4 izar) egonaldia (gela bikoitzean), buffet gosaria eta azokarako joan-etorriak barne. Halaber, gela hirukoitza (159 euro pertsonako) eta banakakoa (244 euro) erreserbatzeko aukera dago. Azokarako sarrerak bidaiariek ordaindu beharko dituzte. Argazkian, Getxoarte erakusketa / © Getxoko Kultur Etxea.

Autobusak otsailaren 17an, ostiralean, irtengo dira 16:00etan, Algortako Telletxe kaleko (Kirikino) autobus geltokitik eta otsailaren 19an, igandean, bueltatuko dira, 16:00etan hoteletik abiatuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun