Etxeko konponketa txikiak egiten erakutsiko dute euskaraz Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 10a, 12:48

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez, etxeko konponketa txikiak egiten ikasteko 32 orduko ikastaroa eskainiko du Gorlizko Udalak. Edukiak ondokoak izango dira: joskintza, otsailaren 8, 15 eta 22an; brikolajea, otsailaren 29an eta martxoaren 7, 14, 21 eta 28an; iturgintza, apirilaren 4, 11, 18 eta 25ean; eta elektrizitatea, maiatzaren 9, 16, 23 eta 30ean. Eskolak 18:30etik 20:30era emango dituzte Teresianoan. Horrenbestez, urtarrilaren 27ra arte egongo da izena emateko aukera Gorlizko Kultur Etxean. Matrikula 40 eurokoa da eta ez dago edukiak aukeratzerik, zehaztu dutenez. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun