Alde batetik, 2 eta 5 urte bitartekoentzat ludoteka izan da Kandelazubietan urtarrilaren 2tik 8ra arte; eta nagusiagoak direnentzat, hau da, 6 eta 12 urte bitartekoentzat, leku eta ordutegi berdinean hainbat tailer izan dira: adibidez, pailazoak, diskofesta edota zientzia ikuskizuna. Ludotekan zein tailerretan, guztira, 1.050 ume izan dira. Bestalde, abenduan, Kultur Leioak Gabonetako Arte Eszenikoen Erakustaldia hartu zuen. Bertan bost ikuskizun desberdin ikusteko aukera izan zuten 3 urtetik gorako umeek, besteak beste, txotxongiloak, dantza eta logela multimediarekin. Ekintza horietan 559 ikusle izan ziren, udal arduradunen arabera.
Izotz pista
Izotz pista Leioako Merkatarien Elkartea eta Udalaren arteko akordioari esker jaio zen joan den urtean eta, izandako arrakasta ikusirik, aurten ere jartzea adostu zuten antolatzaileek. "Herriko merkataritza sustatzeko asmoz jaio zen eta bide batez leioaztarrei aisialdi aukera berri bat emateko amoz", azaldu dute udal ordezkariek. Horretarako, sarrera euro bikoa izan da urte bietan, baina Leioako dendetan erosten zutenentzat doakoa izan da sarrera.
Ia 300 metro koadroko pistak ordutegia berezia izan du Gabon egun guztietan herritar guztiek gozatu ahal izateko, jai egun pare baten ordutegi berezia salbu egunero izan da irekira pista goizez zein arratsaldez, abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra arte.