Gaur izendatuko dute 2011ko kirolari getxoztarrik onena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 10a, 15:00

Algortako Fadura udal kiroldegiko batzar areto nagusiak hartuko du gaur arratsaldean, 20:00etatik aurrera, V. “Getxo Sasoi Sasoian” Kirol Sarien Gala. Udalak herriko kirol taldeen laguntzarekin antolatuta, ekitaldi horretan 16 sari emango dira guztira, eta bertan 2011ko kirolari getxoztar onena ere izendatuko dute. Sari hori jasotzeko hautagai nagusiak dira Ilargi Garcia taekwondolaria, Jonas Ramalho Athletic-en jokalaria, Jonathan Castroviejo txirrindularia eta Cristina Gutierrez arrantza txapelduna. Gainontzeko sarien artean, duela gutxi zendutako Marcos Bretos “Beti Gurekin” izendapena jasoko du, arraunketa munduan egindako lanagatik. Argazkian, Javi Polo arraunlaria izendatu zuten 2010eko kirolaririk onena / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun