2008ko Binakako Munduko Pala Txapelketan Pablo Fusto aurrelari argentinarrak eta Koldo Larrinaga atzelari sopeloztarrak lortu zuten garaipena. Aurten, bata bestearen aurka hainbat norgehiagoka jokatu ondoren, berriro ere bikotea osatuko dute aurtengo Munduko Txapelketan parte hartzeko. Hori bai, Fusto eta Larrinaga finalerdiko ligaxkan sartuko dira lehian. Rankingean argentinarra lehendabiziko tokian dago aurrelarien mailan, 114 punturekin; eta sopeloztarra laugarren tokian atzelarien zerrendan, 84 punturekin. Txapelketa ostiral honetan hasiko da: Ziskar II eta Imanol osatutako bikoteak Vega eta Lejarzeguiren aurka jokatuko du. Neurketa horren ostean, Garcia eta Ibargarai osatutako bikotea Altuna eta Oiarzabalen kontra arituko da. Aipatu partidak Mungiako frontoian izango dira; bueltakoak, ordea, Bilboko Miribillan, larunbatean. Argazkian, Koldo Larrinaga sopeloztarra / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!