Etzi, ostegunarekin, mugimendu animalia-zaleak azken boladan pairatu duen kriminalizazioa eta pasa den ekainaren 22an jasan zuen nazioarteko atxilotze operazioa azalduko ditu Algortan Eneko Perez getxoztarrak. Hitzaldia Villamonte plazan dagoen Eztabaida gune antiautoritarioan emango du, espainolez, 19:30etik aurrera. Perez
Igualdad Animal taldeko kidea da, eta "ekoterrorista" izatea egotzita, Guardia Zibilak ekaineko sarekadan hartu zuen atxilo, inkomunikatuta. Ondoren, 19 egun pasa zituen espetxean, 2007 eta 2009 bitartean Galizian makina bat bisoi askatu zituelakoan. Enekok animaliak askatzeko hainbat ekintza publikotan parte hartu du, baina argi utzi du Galiziako hura "muntaia" hutsa dela. Operazio hartan, AEBko FBI agentzia federalak eta Europako Interpolek ere esku hartu zuten. Beste hamaika
auziperatuak bezala, egun Perez behin-behineko askatasunean dago. Guzti horretaz solasean arituko dira Eztabaidan. Argazkian, Eneko Perez / cc-by Adok Perez - Voemy Factory -
Diagonal.