UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko orainkari digitalak 264.707 bisita izan zituen 2011n zehar, agerkari honek inoiz metatu dituen daturik hoberenak. 2003ko azaroaren 8an sortuta, UKBERRI.NETek etengabeko hazkundea bizi du, guztira milioi bat bisita pasatxo jasoz, zehazki 1.164.934. Iazko marka %9,43an gehitu du Interneteko atariak. Orduan, 241.907 bisita izan zituen. Erabiltzaile kopurua, berriz, gorabeheratsuagoa izan da, marka 2008ko ekainean ezarri zela. Orduan, 10.713 internautek jarraitu zituzten UKBERRI.NETen albisteak, tartean Espainiako hauteskundeen kanpaina eskualdean. Baina, edukiei begira, 16.500 albisteez gain, milaka argazki ere eskaintzen du digital honek 2008an
Flickr.com gunean zabaldutako kontuan. Bertan, 19.383 argazki daude ikusgai eta dagoeneko 313.805 aldiz begiratu dituzte mundu osoko irakurleek eta kuxkuxeroek. Horretaz gain, UKBERRI.NETek Koska irratian egindako albistegiak eta beste hamaika audio eta bideo 2009tik aurrera zabaltzen ohi du
Blip.tv plataforman. Dagoeneko 865 dira eta 28.239 aldiz entzun edo ikusi dituzte.