MoviStar taldeko Jonathan Castroviejo txirrindularia izendatu zuten 2011ko Getxoko kirolaririk onena, atzo Algortako Fadura kiroldegian egindako “Getxo Sasoi Sasoian” Kirol Sarien Galaren bosgarren edizioan. Hainbat komunikabideetan lan egiten duten zortzi kazetari getxoztarrek 21:00ak aldera ezagutzera eman zuten erabakia, Ivan Martin bozeramaile zela. Castroviejo hamaikagarren tokian sailkatu zen Erlojupeko Munduko Txapelketan, Espainiako txapeldunordea izan zen modalitate horreta eta Romandiako Biran aurreneko etapan irabazi zuen. Txirrindulari getxoztarra bi aste barru hasiko da lehian Argentinako San Luiseko Biran eta oso pozik agertu zen jasotako sariketarekin, batez ere bere herrian delako. Argazkian, Castroviejo, saria Imanol Landa alkatearen eskutik jasotzen / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!