Igandean egingo dute zaldi lasterketa Gorlizko hondartzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 11a, 12:17

Igande honetan, urtarrilak 14, urtero egiten den zaldi lasterketaren 16. edizioa hartuko du Gorlizko badiak, 12:30etik aurrera; azken urtetan bezala, Jose Luis Calzada “Pinzas” zenaren omenez. Urtean zehar Kantauriko kostaldeko hondartzetan egiten diren proben artean, "ospe handia eta erakargarritasun izugarria" lortu du hori, antolatzaileen arabera. Ohi bezala, bi maila jarri dituzte: batean, odol garbiko zaldiak izango dira. Horretan, 750, 350 eta 200 euro eta garaikur bana jasoko dute, hurrenez hurren, lehenengo hiru sailkatuek. Bestalde, arraza gurutzatuko zaldien artean, 600, 300 eta 150 euro eta garaikur bana izango dira sariak. Informazio gehiagorako 675 834 001 edo 699 505 674 telefono zenbakira dei daiteke. Argazkia: © Gorliz.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun