Etxadiko Familientzako Orientazio Zerbitzuak berrikuntza dakar aurten Leioan: gurasoentzako on-line formazio programa. "Horren bitartez, baliabide egokiak eskainiko zaizkie gurasoei, beraien egunerokotasunean, umeak heztean azaltzen diren arazoei aurre hartzeko abilezia eskura dezaten", udal iturriek azaldu dutenez. Helburua, informazio teoriko-praktiko bat helaraztea da 0 eta 2 urte bitarteko seme-alabak dituzten aita-amei. Izena emateko epea hilaren 19ra arte egongo da zabalik. Eskaerak Leioako Udalaren Hezkuntza Sailean egin beharko dira, Kultur Leioako 4. solairuan (Jose Ramon Aketxe plaza, 11). Argazkian, neskatoak margotzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!