Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea "oso konbentzituta" dago, bizikletak, eskualdeko mugikortasunaren baitan "oso paper garrantzitsua" duela eta hala izan behar duela. Hori dela eta, aipatu garraioan egiten diren joan-etorriak sustatu, bultzatu eta hobetzeko asmoz, “Bizikleta Sarea” deritzon proiektua ari dira, lantzen, ondorengo helburuarekin: "Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerriak (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) lotzen dituen bizikleta sarea osatzeko aukerak zehaztea". Hori lortzeko, herritarren iritzia ere kontutan hartuko dute. Ildo horretan, bi batzar egingo dituzte proposamenak eta iradokizunak jasotzeko: bata, hilaren 17an (asteartea), 19:00etan, Sopelako Kurtzio Kultur
Etxean; eta bestea, 19an (osteguna), 19:00etan, Gorlizeko Teresianoetako gelan. Argazkian, Uribe Kostako Umeen Bizikleta Festa, artxiboko irudian / © Berangoko Albisteak.