Gorbeia mendira joango dira hilaren 22an matrakokideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 11a, 13:08

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Matrako mendi taldeak Araba eta Bizkaia arteko mugan dagoen Gorbeia mendirako (1.481 metro) irteera egingo du hilaren 22an, igandearekin. Horrenbestez, txangoa goizeko 8etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, hilaren 18a baino lehen. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefonoa 946 775 541. Txangoaren salneurria 10 eurokoa izango da taldekideentzat. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun