Udal aurrekontuak lantzeko parte-hartze prozesua azken txanpan da Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 11a, 17:23

Bildu koalizioak osatzen duen Sopelako Udal Gobernu Taldeak bideo bat zabaldu du lehenengo aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren azken txanpa bultzatzeko. Gaur bertan auzoz auzokako azkenengo herri batzarra egingo dute Arriateran. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute. Horretaz gain, inkestak jasotzeko epea hilaren 15ean amaituko da eta, beraz, azken egunetan daude. Amaitzeko, hilaren 20an batzar orokorra egingo dute Kurtzio Kultur Etxean, prozesu horren datuak plazaratzeko eta aurrekontuaren zein negoziazioen egoera azaltzeko. Hortik aurrera udal osoko bilkuran onartu beharko dituzte aurrekontuak. "Guztiok jakin badakigu egoera ekonomikoaren larriaz, baina horregatik hain zuzen, zailtasunen gainetik, nahi dugu, ahalik eta erarik komunean, 2012ko aurrekontuak adostu, herritar guztion ekarpenak, iritziak eta balorazioak aintzat hartuz", azaldu zuten prozesua abiatu zutenean Bilduk osatzen duen Gobernu Taldeko iturriek. Argazkian, zabaltzen ari diren kartela.

Plazaratutako bideoa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun