2010eko martxoan euskararen normalizazioa lortzeko urrats arrakastatsua eman zuten Sopelan. Orduko aurkezpenean herriko talde politiko gehienak, elkarte kulturalak, kirolariak, tabernariak, dendariak eta auzokide ezagunak egon ziren gure hizkuntzaren aldeko atxikimendu anitza erakutsiz. Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren, Udalaren eta Aitxu! tokiko euskara taldearen elkarlanari esker, tabernari zein dendari ugari "hemen Euskaraz atseginez" logoa haien saltokietan jarri zuten. Atzo, asteartea, aurkeztu zuten blogarekin bide horretan sakondu nahi dute. Bertan, besteak beste, euskaraz idatzitako kartelak, albaranak, fakturak, fax ereduak... eskuratzeko aukera daukate merkatariek. Bitartean, bezeroek "Euskara atseginez" egitasmoarekin bat egin duten denda eta taberna guztiak aurkituko dituzte bertan. Argazkian, 2010eko martxoaren 13an "Euskaraz atseginez" egitasmoa aurkeztu zuten Sopelako udaletxeko sarreran / © Sopelana.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!