Urte berriarekin batera hainbat hitzordu prest ditu jada Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak. Larunbat honetarako, urtarrilak 14, irteera antolatu du berbalagunen bizikleta taldeak. Oraingo honetan, Gorlizko itsas-argira joango dira, goizeko 9etan Faduratik abiatuta. Izena emateko 685 732 963 (Lander) telefono zenbakira deitu edo egizugetxo[abildua]gmail.com posta elektronikora idatzi beharko da. Hurrengo zapatuan (hilak 21), berriz, mendi irteera egingo dute. Goizeko 9etan, eguraldiagatik bertan behera laga behar izan zuten Oderiagako ibilbidera (Gorbeialdean ala Nerbioi ibaiaren sorburua, Urduñako mendatetik) abiatuko dira. Bestalde, hilaren 26an, osteguna, Josi Basterretxearekin "Azken tranbiaren itzala" eleberriaren gaineko solasaldia egongo da. Hilero bezala, Algortako Aldai patronatuan batuko dira iluntzeko 8etan, Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Argazkian, berbalagunak bizikleta ibilaldietako batean / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!