Euskal dantza ikastaroa emango du Agurra taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 11a, 18:43

Algortako Agurra dantza taldeak euskal dantza ikastaro berria abiatuko du gaur zortzi, hilaren 18an. Kultur taldeak jakinarazi duenez, entseguak astean behin egingo dituzte, asteazkenetan, arratsaldeko 7:30etik aurrera, ordu batez. Ikastaroan izena emateko, 944 300 194 eta 652 713 773 telefonoetara deitu edo agurra[abildua]gmail.com posta elektronikora idatz daiteke. Horretaz gain, taldeak Illeta kaleko 12 zenbakiko sotoan duen egoitzatik pasa daiteke. Dena dela, izen-ematea ostiralera arte, hilak 13, baino ez dute zabalik izango. Agurra taldea tradizio handiko dantza taldea da. Besteak beste,urtero Euskal Jaia ospatu ohi du Hezetasun auzoko jaietan, Horra Horra Olentzero batzordeko eta Sarea Josteneko kidea da eta makina bat agerraldi egiten du urtean zehar, taldeko dantzari, txistulari, erraldoi eta buruhandiei esker. Argazkian, Agurra dantza taldeko gaztetxoak iaz Areetan ospatutako Getxoko Dantzari Egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun