Metro Bilbaoko langileek asanbladak egin dituzte gaur, asteazkena, hilaren 19ko manifestazioa berresteko. Ildo horretan, otsailetik aurrera mobilizazioak areagotzeko asmoa iragarri dute. Bihar bertan lanuztea egingo dute goizeko 5:45etik 7:45era. Bitartean, garraio enpresako zuzendaritzak
%30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenetan, sindikatuko iturriek esan dute Itziar Garamendi Garraio diputatuarekin bilduko direla. Halaber, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiarekin biltzeko eta beren aldarrikapenak azaltzeko prest daudela esan dute. Greba batzordeak elkarretaratzea egingo du asteartean Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzaren aurrean, Bilbon. Bertan, alderdi politiko guztiei bidalitako informazioa emango diote Garamendiri. Orduan, bilerak egiteko asmoa helaraziko diete. Argazkian, joan den ostegunean Jose Ignacio Prego Kontseilari Ordezkariaren dimisioa eskatu zuten langileek / ©
LAB Metro Bilbao.