Iker Beristain algortarra Frantziako Gradignan espetxeko
zigor ziegan sartu zuten aurreko astean, bertatik atera eta kartzelan diren gainerako euskal preso politikoekin batera prebentiboen modulura bueltatu dute. Horixe bera jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Mugimenduak,
Etengabe bitakoraren bitartez. Izan ere, Espainiako Gobernuak Beristainen aurkako euroagindua aplikatzea eskatu du, eta, hartara, kondenatuen moduluan eduki barik, prebentiboen modulura eraman dute. "Neurri honekin, Frantziako Gobernuak erabaki beharko du espetxe zigorra betetzen duenean (ekainaren inguruan amaituko duela espero da) Espainiako agintarien eskuetan utziko duen edo, besterik gabe, Frantziatik kanpora bidaliko duten, printzipioz Espainiara", azaldu du errepresioaren kontrako erakundeak. Argazkian, Iker Beristain epaitu zuteneko pankarta / cc-pd Etengabe.