Jon Rosales Algortako preso politikoa kalera irtengo da datozen orduotan, 10.000 euroko fidantza ordaindu ondoren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. "Oraintxe bertan ez dakigu gaur bertan kalera daitekeen, baina ziurrenik bihar kaleratuko da", zehaztu dute. Gaztea irailaren 19tik 22ra epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, Uribe Kostako beste hamar mutilekin batera, kale borroka taldea osatu eta 2004tik 2007ko uztailera bitarteko hamar ekintza inguru leporatuta. Josu Rodriguez eta Mikel de Gregorio gazte algortarrak izan ezik,
gainontzekoak absolbitu egin zituzten. Tartean, ia bi urte egin ditu espetxean Rosalesek,
2010eko otsailaren 17an atxilotu baitzuten Katalunian. "Jon basatiki torturatu egin zuten, salaketa jarri zuten, abokatuek ere jasandako torturak ikaragarriak zirela adierazi zuten, Madrileko epaitegian ere
berretsi egin zuen tortura salaketa… baina orain arte tribunalek ez dute ezer egin tortura kasu honetan", salatu du AAMk. Argazkian, Rosales atxilotu zuteneko manifestazioa Algortan.