Itzubaltzeta / Romoko sei auzokide auziperatuta daude
Kukutza II gaztetxearen okupazioagatik, "jabegoaren kontrako kalteak" egotzita. Guztira, 27 dira akusatuak, gehienak Bilboko Errekalde auzokoak. Atzo abiatu zituzten deklarazioak eta 9 lagun pasatu behar izan ziren Bilboko epaitegietatik, Itzubaltzeta / Romoko auzotar bi tarteko. Okupazio mugimenduko kideek jakinarazi dutenez, ez fiskala ezta akusazioa ere ez ziren bertaratu. Gaur, berriz, beste hiru gazte itzubaltzetar izango dira eta bihar azkena. Auziperatu guztiei elkartasuna agertu eta gune okupatuen defentsa egiteko "Okupazioa ez da delitua!" lelopeko bi elkarretaratze egingo dituzte bihar Itzubaltzeta / Romon. Lehenengoa, goizeko 11:15ean izango da Romo-Artatza institutuan eta bigarrena iluntzeko 8etan, Santa Eugenia plazan. Argazkian, Larraskituko lokala pasa den azaraoaren 16an, ertzainek gazteak kanporatu ostean / cc-by-nc-sa Kukutza.