Gabonetako oporren ostean, urtarrileko eta otsaileko programazioari ekingo dio gaur Sopelako Kurtzio Kultur Etxeak. Lehenengo ekitaldia "Cisne negro" filmaren emanaldia izango da, Genero ikuspegiko zinema zikloaren barruan. Proiekzioa 17.30ean izango da, doan. Igandean, berriz, haurren gozamenerako antzezlana izango da, Shambu konpainiak "Bihotzez" ikuskizuna taularatuko duela 18:00etan. Sarrera 3 eurotan eros daiteke ohiko lekuetan. Baina, kulturaz gain, parte-hartzeari ere egingo diote lekua Kurtzion. Gauzak horrela, hilaren 17an, Uribe Kostako bizikleta sareen plana aurkezteko partaidetza foroa bertan bilduko da eta hilaren 20an, udal aurrekontuei buruzko batzar orokorra hartuko du kultur etxeak. Hurrengo egunean, hilak 21ean, helduentzako antzerkia izango da espainolez, "La Lechuga" ikuskizunarekin. Hortik eta hilabete bukatu arte , zinema izango da protagonista. Urtarrilaren 22an, "
Gartxot" marrazki bizidunetako filma euskalduna emango dute. 26an, ordea, genero ikuspegiko zikloaren beste lan bat, "Margot y la boda" izango da ikusgai. Hilaren 28an, berriz, Unai Garate itzubaltzetarraren opera primak, "
Aner", itxiko du hileko egitaraua, Egoi Markaidaren "Arditan" pelikularekin batera. Irudian, Gartxot eta Mikelot / © Somuga.