Landaren ustez, "Gobernu talde honetatik ere herriaren bizi-kalitatea bultzatzen ari gara udalerri gogotsuagoa, ekintzaileagoa eta berritzaileagoa, eta XXI. mende honetan herritarren erronka eta beharrei era egokian erantzungo dien udalerri bat lortzeko”. Gainera, “gizarte, kultura, kirola, hirigintza eta ekonomiaren alorrean azpiegiturak hobetuz eta areagotuz, gure udalerrian hainbat eta hainbat hamarkadetan aurrekaririk izan ez duen eraldatze prozesuaren harira, herriaren modernizazioari ematen ari gatzaizkion bultzakadak, bizi-kalitate handiagoa ekarriko die gure udalerriko auzotarrei”, zabaldu du alkateak.
Getxok hainbat sari batu ditu azken urteotan
Udalerrien arteko konparaketa ahalbidetzen duten adierazle esanguratsu ugari erabiltzen du azterlanak: kontsumoa, gizarte zerbitzuak, etxebizitza, garraiobideak, ingurumena, lan-merkatua, osasuna, kultura, kirola eta aisialdia, hezkuntza, segurtasuna, etxebizitzen batez besteko azalera erabilgarria eta egoera, baldintza sozio-ekonomikoa, ikasketa maila, etab. Adierazleak batuz bizi-kalitatearen sailkapen osoa eraiki dute.
Ikerketan ondorioztatzen denez, Estatuko ipar eta erdialdeko herriek (Hego Euskal Herria, Gaztela, Leon, Aragoi eta Kantabriakoek) dute bizi-kalitate mailarik handiena. Halaber, sailkapeneko 50 herri onenen artean ez dago Estatuko 10 hiri handienetako bakar bat bera ere. Azterlana egin duen ikertzaile-taldeak antzeko ikerketak aurkeztu ditu nazioarteko hainbat biltzarretan, hala nola, Elxko CityMarketing-en, Lisboako Euro XXIV-ean, eta abarretan.
Getxok sari batzuk lortu ditu azken urteotan hainbat esparrutan: “Embassador Projects”; “Ciudad, Urbanismo y Ecología”; zilarrezko eta urrezko erratzak; OCUren hiririk garbienarena; hiri atseginago bat sortzeko jarduerengatik; COCEMFE, ACS Fundazioa eta FEKOORen sariak; hesi arkitektonikoak kentzeagatik eta pertsona elbarrituen alde egiteagatik eta, duela gutxi, Administrazioa eta politika Publikoen Iberoamerikarako Nazioarteko Fundazioaren saria, II. Berdintasun Plana aplikatzeagatik eta enplegua sortzeko bere politikengatik.