Informazio honek ahalik eta hedapen handiena izan dezan, Bizkaiko Ikasleen Kontseiluak, EHUrekin eta ikastegietako ikasleen kontseiluekin elkarlanean, mezu elektronikoa bidaliko die Bizkaiko Campuseko ikasleei. Ikasteko gelen ordutegia honakoa izango da urtarrilaren 9tik 27ra bitartean:
Bizkaiko campusa (EHU):
- Astelehenetik ostiralera: ikastegiaren ordutegi bera.
- Larunbat eta igandeetan: 9:30-22:00
Foru Aldundiaren Liburutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 8:30-22:00
- Larunbat eta igandeetan: 9:30-22:00
Bizkaiko Ikasleen Kontseilua lanean aritu da erakunde publikoetan dauden ikasteko gelen zerbitzua hobetzeko, eta arreta berezia eskaini izan dio betidanik zeregin horri. Zerbitzu hori eskaintzen hasi zirenetik, harremanetan egon gara Bizkaiko campuseko Errektoreordetzarekin ordutegi zabalagoa lortzeko, eta horren ondorioz, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean eta Bilboko Ingeniaritza GETn 22:00ak arte daude zabalik ikasteko gelak. Esan genuen ikasturte honetan aurrera egiten jarraitu nahi genuela eta, horrexegatik, harremanetan jarri ginen zenbait erakunderekin, besteak beste Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Izan ditugun bileren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak azterketa garaian irekitzen dituen ikasteko gelen ordutegia zabalagoa izango da eta, horrez gain, asteburu osoan egongo dira irekita, 22:00ak arte. Bizkaiko Ikasleen Kontseiluak eskerrak eman nahi dizkio Aldundiko Kultura Sailari egin duen ahaleginagatik, batez ere gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoan. Argazkian, hainbat unibertsitario ikasten, azterketa garaian.