Beste urte batez, Tindufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko jakiak batzeko kanpaina martxan jarri du Atfal elkarteak. Fronte Polisarioak, Euskal Fondoaren Sahararekiko Koordinazio Unitateak eta beste hainbat elkarteek antolatutako Euskal Karabanaren bitartez eramango dituzte bertara. Horrenbestez, elikagaiak eta produktu higienikoak batuko ditu Atfalek: alde batetik, urtarrilean zehar Getxo udalerriko ikastetxeetan. Eta bestetik, hilaren 16tik 20ra, 18:00etatik 20:30era, zeregin horretarako antzinako Aiboa Institutoan egokitutako lonjan, Garbigunearen ondoan. Ekimen solidarioarekin kolaboratu nahi duten pertsonek eman beharreko produktuak honako hauek dira: azukrea, atuna oliotan, sardinak oliotan, olioa, arroza, pasta, lekaleak, konpresak eta pertsona helduentzako oihalak. Informazio gehiago 658 751 359 telefono zenbakian eska daiteke. Argazkian, gamelu lasterketa errefuxiatuen kanpamentu batean / cc-by-sa
Saharauiak.