Etxean da Jon Rosales

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 13a, 12:55

Gauerdiko 12:30ak pasata, 80 lagunek lehen harrera egin diote Jon Rosales gazteari, Alcalako espetxetik irtenda Algortara iritsi denean. Autotik jaitsi eta lehenengo besarkaden ostean, loreak eman, aurreskua dantzatu, bertsolariak eta Amnistiako Aldeko Mugimenduaren izenean ongi etorri hitzak eskaini dizkiote. Rosalesek eskerrak eman dizkie bertaratutako guztiei, urte hauetan berarekin eta bere etxekoekin izan direnei eta barruan zein "hortik dauden militante guztiak" ekarri ditu gogora, "amnistia eta askatasuna" aldarrikatzeko. "Eusko gudariak" abestu, bere argazkia tabernako hormatik kendu eta gau hotza elkartasunarekin eta poztasunarekin berotzen jarraitu diote bertan izan direnek. Rosales 20:00ak pasatuta irten zen Alcalako espetxetik, 10.000 euroko fidantza ordaindu ostean. Irudian, Jon Rosales lore sorta eskuan / cc-pd Algortan Egin Dezagun.

Lehen harrera iruditan (cc-pd Algortan Egin Dezagun)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun