Eraldaketa prozesu hori modu batean edo bestean hainbat esparrutatik horren alde lanean dabiltzan eragile politiko eta sozial desberdinekin batera aurrera eramateko asmoa dauka. Gorripideak egunero bidegabekerien eta errepresioaren aurka borrokatzen duten talde politiko eta sozialekin bat egitea espero du. Egoera hori geroz eta desberdintasun gehiago dituen eta populazioaren gehiengoari miserian eta esplotazioan bizitzera kondenatzen duen sistema sozialak sortzen du. Aldi berean, Gorripideak Autodeterminazioaren defentsa zorrotzarekiko konpromisoa hartzen du, berau demokraziaren sakontzea eta nazio askatasuna eta aske erabakitzeko eskubidearen sinonimo bezala ulertuta.
Sortze batzarrean, Gorripideako ehun arduradunek programa eta antolaketa proposamena eztabaidatu dute, eta mugimendu soziopolitiko bezala definitzea onartu dute.
Hurrengo batzar batean, udazkenean, gaur eztabaidatzen hasi diren jarduera ildoak zehaztuko dituzte.
Gorripidearen manifestua