Euskarari bultzada eman nahian, urte hasierarekin egitasmo berria abian jarri du Leioako
Berbalagun egitasmoak:
Gurasolagun. Udalerriko ikastetxe ezberdinetan, Altzaga ikastola, Betiko ikastola eta Txomin Arestin, iada martxan dagoen proiektua da. Gutxinaka-gutxinaka, taldeak sortzen ari dira, eta badakite euren esku dagoela egitasmoa aurrera eramatea. Hilabetero ekintza bat prestatuko dute denen artean, jendearen proposamenak kontutan hartuz. Gurasolagun egitasmoari hasiera emateko, pizza tailerra egingo dute urtarrilaren 24, 25 eta 30ean, San Bartolomeko txokoan. Ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da. Finean, "umeek eta gurasoek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera" sortu nahi dute, "bide batez ere, imajinaziorako tartea utziz". Argazkian, guraso eta seme-alabak elkarlanean
Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak antolatutako tailerretan / cc-by
Egizu!