Astelehenetik aurrera, Algortako Landene, Kantarepe, Abasota eta Kaba kaleetan noranzko bakarra izango da ibilgailuentzat, epe mugagaberako. Getxoko Udal Bidezaintza Arloak azaldu duenez, Usategi eta Arrigunaga artean zirkulazioaren baldintzak hobetzeko asmoz egingo dute aldaketa. Hain zuzen ere, Landene kalean noranzkoaren aldaketa Errementeriena eta Kantarepe kaleen arteko tartean egingo dute (norabide hori bera izango du); Kantarepen noranzko bakar berria Landenetik Abasotarantz izango da; Abasota kalean, Kantarepe eta Errementeriena kaleen tartean (norabide hori bera izango du); eta Kaba kalean, Landene eta Abasota tartean egingo da aldaketa (norabide hori bera izango du). Inguruko kaleetako bide tarteetan ez du eraginik izango, udal iturriek zehaztu dutenez. Argazkian, ibilgailuak Algortan zehar, artxiboko irudian.