Pinturas Junoko istripuagatik erantzukizunak exijitu dizkio UGTk Lan Ikuskaritzari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 13a, 15:13
Lan Ikuskaritzari erantzukizunak eskatu dizkio UGT sindikatuak, asteartean Erandioko Pinturas Juno enpresan gertatutako istripuaren harira. Egun horretan, 49 urteko behargin bat zendu zen, bost metroko altuera batetik behera erota. UGTren arabera, Lan Ikuskaritzak "20 ordu" behar izan zituen tokian bertaratzeko: "istripua asteartean 16:30ean izan zen. Beraiek, ordea, ez ziren asteazkeneko 13:00ak arte agertu", sindikatuko iturriek salatu dutenez. Halaber, dagokienei, stripuaren nondik norakoak aztertzeko eta erantzukizunak argitzeko exijitu diete, "segurtasun falta egon zitekeelakoan". Argazkian, 2009ko apirilean langile baten heriotza salatu zuten Leioan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun