Helduentzako antzerkia izango da bihar Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 13a, 19:36

"La canción de Gloria" helduentzako antzezlana eskainiko du larunbat honetan, urtarrilak 14, Berango Antzokian, Khea Ziater taldeak. Zinemari buruzko aipuez beteriko obrak desamodioa eta bakardadea ditu oinarri. Ikuskizuna iluntzeko 8etatik aurrera taularatuko dute, sarreraren salneurria 3 eurotakoa dela. Khea Ziaterri dagokionez, bere antzezlanak taldeko aktore eta sortzaileen esperientzietan oinarritzen dituen proiektu independentea da. Halaber, ikusleei zer sentitzen eta zelakoak diren kontatzeko aukerak aztertu ohi dituzte. Ondokoak izango dira aktoreak: Arrate Etxebarria (Gloria) eta Na Gomes (Takk), Alex Gerediagak zuzenduta. Argazkian, "La canción de Gloria" antzezlana / © Khea Ziater.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun