Euskal Herrian Euskarazen oharra
Mezu honen bidez, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragiletik hurrengo oharra helarazi nahi dizuegu:
"Egun ilun eta triste bezala gordeko dugu gaurkoa Euskal Herri euskaldunaren bidea jorratzen ari garenok. Izan ere, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Euskal Herrian Euskarazeko sortzaileetako bat, zendu da. Euskal kulturari, euskalgintzari eta herri mugimenduari oro har egindako ekarpenak gizon handi egin zuen gure Txillardegi. Urte bete ere ez da pasa iazko otsailean EHEk Euskal Herriari emandako guzia eskertzeko merezitako omenaldia egin ziotenik, eta joan egin zaigu jada. Joan egin zaigu, baina ez gaitu utzi; orain arte bezala, euskaltzaleon erreferente nagusien artean mantenduko baita etorkizunean ere. Irakasgai garrantzitsu asko utzi dizkigu Txillardegik. Orain besteoi dagokigu berak marrazten lagundutako bidean urratsak ematen jarraitzea.
EHEtik gure samina agertu eta dolumina adierazi nahi diegu bere sendiari eta lagunei, besarkadarik sentituena helaraztearekin batera. Agur eta ohore, Txillardegi!"
EITBk egindako bideoa (© Eitb.com)
Pasa den otsaileko ekitaldeaz egindako bideoa (© Hamaikabilbo.tv)