Ertzaintzak Itzubaltzeta / Romoko Pinueta auzoko tabernari bat atxilotu zuen atzo droga trafikoa leporatuta. Vasco Press albiste-agentziak
Herrizaingo Sailaren iturriak aipatuta zabaldu duenez, atxilotua gizonezkoa da, 44 urte ditu eta Leioa udalerriko Xaho plaza kaleko Donosti tabernan egiten zuen lan. Atzo arratsaldean hainbat ertzainek eta txakurrek atzeman zuen ustezko trafikatzailea tabernan. Operazioan, 120 gramo kokaina, haxix eta marihuana eta 2.500 euro bahitu zituzten. Tabernariari droga banatzea eta bezeroei aretoan drogak kontsumitzea uztea egotzi dizkiote. Dena den, operatiboa pasa den abenduan abiatu zuten ertzainek. Izan ere, taberna horretan trafikatzen zuteneko susmoa zutela lokala zelatatzeari ekin zioten poliziek. Bezero batzuek oso egonaldi txikiak egiten zituztela ohartuta, atzo aretoan sartu eta miaketa burutu zuten. Bertsio ofizialaren arabera, sarrera gunean kokaina poltsatxo batzuk topatu zituzten lurrean eta barran, "seguru aski bezeroek botata, agenteak ezustean heltzean".