ETAren ustezko hiru kide atxilotu dituzte Frantzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 14a, 20:37

Frantziako Poliziak ETAren ustezko hiru kide atxilotu ditu gaur, Europa Press albiste-agentziak "borroka antiterroristako" iturriak aipatuta zabaldu duenez. Bertsio ofizialaren arabera, atxiloketak "ustezko terrorista eta autoritate galiarren arteko ezusteko topo egite" baten ostean. Gertaera Frantziako erdigunean eman da. Oraingoz, atxilo hartutakoen hiru pertsonen identitateak ez dira ezagutzera eman eta Poliziak ez omen daki Euskadi Ta Askatasuna erakundean zein funtzioa betetzen ei zuten. Europa Press-ek nabarmendu duenez, atxiloketa hauek Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministeriora heldu osteko lehenengoak dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun