Aitor Elortza gogoratuko dute ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 16a, 14:08

Gaur, urtarrilak 16, bete dira sei urte, Aitor Elortza Unanue erbestealdi luze baten ondorioz hil zela Baionan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. Bere heriotzaren seigarren urteurrenean ere iheslari politiko algortarra izango dute gogoan. Hitzordua ostiralean jarri dute, 20:00etan, Telletxe plazan; ohiko lez bertan egingo baitute euskal preso eta iheslari politikoen aldeko elkarretaratzea. Elortzak Ipar Euskal Herritik Mexikora ihes egin zuen 80eko hamarkada hasieran. Ondoren, Ipar Euskal Herrira bueltatu zen berriro eta 1991ko maiatzean atxilotu eta Fresnesen (Paris) espetxeratu zuten 1992ko arte; 1993an epaitu ondoren, absoluzioa jaso zuelarik. 1994an berriz atxilotu zuten eta Metz-era bidali zuten. Bertan, zaintzapean ostatu batean bizitzera behartu zuten. Aste batzuk beranduago, konfinamendua apurtu eta Euskal Herrira bueltatu zen. Azkenik, gaixorik, hilik aurkitu zuten bere etxean 2006ko urtarrilaren 16an. Argazkian, iheslarien aldeko aldarria Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun