Diru-laguntzen ordenantzari buruz informatuko du etzi Plentziako Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 16a, 15:54

Urtarrilaren 26an, osteguna, osoko bilkura egingo du Plentziako Udalbatzak. Horretan jorratuko diren gaien artean, diru-laguntzen emakidak arautzen dituen ordenantza onartu nahi dute, Bilduk ohartarazi duenez. Aipatu arautegiak herriko kirol talde, kultur elkarte eta beste eragile sozialekin zerikusi zuzena dauka. Hori dela eta, "onartu baino lehen inplikatuta egongo diren eragile ezberdinek euren ekarpenak, iritziak, kexak eta abarrekoak emateko eskubidea" daukatela uste du koalizio independentista eta soberanistak; "baita ordenantzaren diseinuan parte hartzekoa ere". Ildo horretan, asteazken honetarako, hilak 18, batzarrera deitu ditu herriko elkarteak Plentziako Bilduk. Hitzordua 19:00etan jarri dute udaletxeko areto nagusian. Argazkian, Plentziako udaletxea.

Onartu nahi duten ordenantzaren zirriborroa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun