Konjuntibitisa duen 16,80 kiloko itsas txakurkume gris bat sendatzen dihardute Fauna Basatia Sendatzeko Gorlizko Zentroan. Bizkaiko Foru Aldundiko Base Gorriko beharginek joan den ostiralean eraman zuten animalia Bermeoko portutik, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez. AMABAR Itsas Faunaren Azterketa eta Kontserbaziorako Erakundeko kide espezialisten kontrolpean zegoen itsas txakurra, ustez osasun onean. Hala ere, egun batzuk igarota, espezialista horiek animaliak begietako batean gaixotasunen bat zuela jakinarazi zieten Fauna Basatia Sendatzeko Gorlizko Zentroko profesionalei. Argazkia: © Bizkaiko Foru Aldundia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!