Espainiako Barne Ministerioak Etxeberriari lehergailuak egiteko hainbat material atzeman ziotela zabaldu du. Gainera, kristal-erretxina, epoxya eta zirkoflexa hori "duela gutxi" eskuratutakoa dela gaineratu dute. Halere, Etxeberriari atzeman dioten materiala, kristal erretxina, oso ohikoa da, edonon eros daiteke eta erabilera asko dauka. ETAk, besteak beste, agiriak faltsutzeko erabiltzen du, Berria.info-k argitu duenez.
Iñigo Sancho Marco eta Ruben Rivero Campo atxilotuei, bestalde, 15 identifizkazio agiri, Guardia Zibilaren lau nortasun txartel, Portugalgo beste dokumentu bat, hainbat matrikula faltsu eta dirua atzeman zieten. Rivero Balmasedakoa da, Sancho Bilboko Errekalde auzokoa eta Etxeberria donostiarra.