- Urtarrilak 21, larunbata. Prentsaurreko masiboa eta dinamikaren aurkezpena.
- Martxoak 9, ostirala. Gaueko Futbol Txapelketa
- Martxoak 10, larunbata. Elkartasun Eguna (Oraingoz zehaztutakoa).
o Musika, jatekoa, edatekoa, argazkiak, eta abar.
o Herri lasterketa.
o Haur-gunea eta jolasak.
o Herri-kirolak.
o 200 pertsonentzako herri bazkaria.
o Mus txapelketa.
http://www.pausotxubet.tk/index.php
Facebook: Pausotxubet
Gauzak zehazten doazen heinean, webgunean eta Facebook-en jasoko dituzte.

"Gaiak daukan larritasuna kontutan hartuta eta Bilbon emandako bultzada kolosala aprobetxatuz", euskal preso politikoen eskubideak agenda politiko, sozial eta kulturalaren erdigunean jartzera doaz Leioan. Horretarako eta indarrak biltzeko, Elkartasun Eguna antolatu dute aipatu udalerrian martxoaren 10erako. Indar hori “Pausutxu bet aurrera, Euskal Presoen Eskubideen alde” dinamikaren bidez irudikatuko dute. "Gure asmoa da Leioako eragile eta herritarrek euskal presoen eskubideen aldeko pausuak ematea, bakoitza bere esparrutik abiatuta", bertokoek adierazi dutenez. Aipatu dinamikaren abiapuntua izango da agerraldi masiboa: larunbat honetan, urtarrilak 21, eguerdiko 12etan, Bulebarrean. Horretan, ehun pertsona baino gehiago elkartu nahi dituzte eta, horretarako, herritarrei laguntza eskatu diete; alde batetik, bertara joanez eta, bestetik, agerraldiaren berri emanez ingurukoei.