Bihar egingo dute Iker Beristainen kontrako euroaginduaren bista

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2012ko urt. 18a, 15:09

Espainiako Gobernuak Iker Beristain Gutierrez euskal preso politikoaren aurka eskatutako euroaginduaren bista bihar, osteguna, egingo dute Frantziako auzitegian, Uribe Kostako Amnistiaren Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Ostiralean 34 urte egingo ditu algortarrak. Beristain 2007ko uztailaren 2an atxilotu zuten Paris inguruan Liher Rodriguez lekeitiarrarekin batera, eta ETAko faltsifikazio taldekoak izatea leporatu zieten biei. Azaroaren 17 eta 18an epaitu zuten algortarra, sei urteko kartzela zigorra ezarriz. Orain, baina, euroagindua aplikatzea eskatu du Espainiako Gobernuak. Argazkian, Iker Beristain epaitu zuteneko pankarta / cc-pd Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun